martes, 8 de diciembre de 2009

Ikastetxea ezagutu!

Lehenengo eta behin gure ekarpenarekin hasteko, eskolaren eta herriaren nolabaiteko aurkezpena egin nahi izan dugu.


Ikastetxea aztertzen hasi baino lehen, ikastetxe hau non dagoen kokatuta eta bertako giroa nolabait aipatu nahiko genuke.


Azkoitia 11.000 mila biztanleko herri txiki bat da, Zumarraga eta Azpeitia artean kokatuta dagoen herri txiki bat hain zuzen ere.


11.000 biztanleko herri txiki honetan, langile eta nekazal giroa da nagusi. Azkoitia, erdi mailako herri guztiz euskalduna dela aipatu beharrean nago. Bertan bi ikastetxe aurki ditzakegu; Xabier de Munibe eta Floreaga Salestar ikastetxea, biak D eredua soilik eskaintzen dituzten ikastetxeak dira.


Ikastetxean guztiz barneratu baina lehen, historia eta gertatutako aldaketak aipatzea garrantzitsua dela iruditu zaigu. Hori dela eta, hona hemen ikastetxean gertatutako aldaketak eta historia apur bat:


Azkoitiko Udalak sortu zuen Floreaga Ikastetxea 1929ko irailean, herriko heziketa beharrei aurre egiteko asmoan. Hasieran La Salletar erlijiosoek zuzendu zuten eskola berria. Gero, 1934an herriko maisu batzuk aritu ziren irakasten eta 1935ean Manjonianoak. 1936an, gerra hasi zen.


1938an Azkoitiko Udalak Salestarrei eskatu zien Floreaga ikastetxea berriro irekitzeko. 1947ra arte egon ziren Azkoitian eta lan handia egin zuten: eskolan, aisialdiko ekintzetan, antzerkian, katekesian,... Azkoititik joan beharra izan zuten, gerraren ondorioz erlijiosoen eskasia zela eta. 1949an Merzedarioak etorri ziren Floreagara.


1982an Azkoitian Elizaren bi eskola zeuden, Floreaga eta Miserikordia. Herriak neska eta mutilentzat Elizaren eskola bakarra nahi zuen. 1982an sortu zen Floreaga berria, neska eta mutilentzat, Salestarren zuzendaritzapean, Karidadeko Alaben laguntzaz.


1984ko martxoaren 18an Ikastetxeko eraikin berria inauguratu zen.


Gaur, “San José de Floreaga” Salestar Ikastetxea, Azkoitiko herriaren eskola da; herria da ikastetxearen jabea.


Ikastetxearen titulartasuna Salestarrei dagokie, Azkoitiko udalaren eta Donostiako gotzaindegiaren eskaria onartuz.


Ikastetxea non dagoen kokatuta eta bere historia apur bat kokatuta ekin dezagun ekarpen gehiago egiteari:


Ikastetxea hobeto ezagutzeko aukerarekin hona hemen bere web gune digitala:

http://www.floreaga.org/

No hay comentarios:

Publicar un comentario