lunes, 14 de diciembre de 2009

Euskal Herriko Klimak

3 elementu nagusik dute eragina Euskal Herriko kliman:
· Itsasoaren hurbiltasun/urruntasuna
· Erliebea
· Latitudea

Itsasoaren hurbiltasun/urruntasuna

Itsasoak tenperaturei dagokienez, badu ezaugarri garrantzitsu bat, bere ahalmen termoerregulatzailea. Urak inertzia termiko handiagoa dauka lurrak baino, hau da, urari gehiago kostatzen zaio berotzea baina baita hoztea ere. Horregatik, itsasotik gertu dauden tokietan tenperaturak ez dira izaten muturrekoak, hau da, udak zein neguak epelak direla esan daiteke. Itsasotik urrundu ahala, ahalmen termoerregulatzaile hau gutxitu egiten da, tenperaturak muturrekoagoak bihurtuz.
Gainera, Euskal Herrian eta Europako mendebaldean, itsasoaren hurbiltasunak beste faktore bat gehitzen dio ezaugarri klimatikoei: Golkoko korrontearen eragina. Itsas korronte bero hau mexikoko golkoan sortzen da eta Ozeano Atlantiko osoa zeharkatu ondoren Europa mendebaldeko kostara heltzen da. Itsas korronte honek eragin oso garrantzitsua dauka Europako mendebaldeko kliman, tenperaturak asko lehuntzen baititu. Esaterako, Euskal Herria New Yorken latitude antzekoan dagoela esan dezakegu, baina gure neguak New Yorkekoak baino epelagoak dira, itsas-korronte honi ezker
Erliebea

Erliebea ere faktore garrantzitsua da kliman. Honek, batez ere prezipitazioen banaketa baldintzatzen du. Euskal Herria, lurralde menditsua izanik faktore honek garrantzi handia du prezipitazioen banaketan. Mendi garaienak lurraldearen erdialdean daude ekialdetik mendebaldera, hau da, Euskal Herria bi zatitan banatzen du kantauri isurialdea eta mediterraniar isurialdea. Honela ipar eta ipar-mendebaldeko haizearekin prezipitazioak kantauri isurialdean ematen dira batez ere, hegoaldean aldiz eguraldi idorragoa eta epelagoa. Hego eta hego-mendebaldeko haizearekin kontrako egoera izaten dugu. Fenomeno hau Föhen efektu bezala ezagutzen da.


Latitudea

Euskal Herria, iparraldera 42º eta 43º50' artean dago, hau da zonalde epelean. Lurraren inklinazioak eta aurkitzen garen latitudeak urtaro desberdinak egotea ahalbidetzen du. Neguan, eguzki izpiak zeharka iristen dira, udan aldiz zuzenean.




http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/archive/0/06/20091018222246!Euskal_herriko_klimen_mapa.png

No hay comentarios:

Publicar un comentario