martes, 15 de diciembre de 2009

Sinónimos

Clic-a el siguiente link e intenta poner los sinónimos correspondientes.

Son MUY faciles, intentalo!
ADELANTE!

http://faculty.musowls.org/BurrM/hotpot%20match/syn3sm1.htm

Colours / Koloreak


Ingelesez koloreak ezagutzen dituzu? Ikus dezagun! Hurrengo link-a klikatu eta argazkia inprimatu, ondoren izen bakoitza margotu eta hurrengo link-arekin konparatu!! Aurrera!!

http://librosweb.es/img/css/f0303.gif

lunes, 14 de diciembre de 2009

EUSKAL HIZTEGI EZAGUNENAK!

Laguntza eskaintzeko asmotan, hona hemen Euskal hiztegi ezagunetako batzuk:

- Euskal hiztegi modernoa.
- Euskal hiztegia
- Nire lehen hiztegia
- Mini hiztegia
- Hiztegia batua
- ….

Denetik dakigu!

Denetik dakizuen aztertzeko, hona hemen dure scrach-a!!
Ea panpinak baina lehenago erantzuten dakizuen:

http://scratch.mit.edu/projects/Andermagis/776315

Txisteak!

Ondo pasatzeko garaia iritsi da, horretarako hona hemen ondo pasatzeko euskarazko txiste labur batzuk:

Gizon bat txori dendara sartu zen eta loro elebiduna eskatu zuen. Dendariak hanka bakoitzean soka bana zuen bat erakutsi zion.

Ezkerreko sokatik tira eginez gero, euskaraz hitz egingo dizu –azaldu zion saltzaileak- eta eskuinekotik tira eginez gero, katalanez.

Aizu, eta bietatik batera tira egiten badiot? –galdetu zion bezeroak.

Zozoa halakoa! Lurrera joango naiz mokoz aurrera!– erantzun zion loroak.

Maisuak Jaimitori galdetu dio:

Jaimito zenbat dira bi gehi bi?

Auskalo! Ez badizkidazu datu gehiago ematen…!

Bi emakume elkartu dira, eta batak besteari esan dio

Nire senarra aingeru bat da.

Hau zortea!- erantzuten dio besteak- Nirea oraindik bizirik dago.

Gizon bat farmazia batera sartu da eta galdetu du:

Ba al daukazue azido azetil salizilikoa?

Aspirina, esan nahi duzu, ez?

A!! Kontxo! Izena ahaztuta neukan.

Lelo bat izozki denda batean sartu da eta esan dio izozkigileari:

Emango didazu izozki bat mesedez?

Zer zaporezkoa?

Berdin zait, erori egingo zait.

Indio bat tabernan sartu da, eta esan dio tabernariari:

Zuk whisky gogorra eman, bestela indioak ez ordaindu.

Gizonak whisky gogorra eman dio eta indioak esan dio:

Whisky hau ez da gogorra. Indioak ez ordaindu.

Hurrengo egunean berdin gertatu zen eta, hirugarren egunean, indioa azaldu denean berriro esan dio:

Whisky gogorra eman, bestela indioak ez ordaindu.

Tabernariak whiskyarekin batera bolbora hautsa bota dio.

Hurrengo egunean indioa sartu da esanez.

Whisky arinagoa eman, izan ere, atzo indioak puzkerra bota eta zaldia hil.

Gizon bat medikuarengana joan zen eta esan zion:

Mediku jauna, arazo bat daukat. Nire puzkarrek ez dute usainik.

Hori ez da posible. Bota ezazu bat oraintxe bertan!

PPPPPRRRRRRRRR!

Hori larria da. Ebakuntza behar duzu.

Ipurdian?

Ez, gizona, sudurrean.

Arte


Jarrian zenbat artelan egiteko aukera eskainiko dizuegu, horretarako honako web orri hau azter ezazue mota guztietako eskulanak egiten ikasteko:


http://www.eitb.com/betizu/bz/eskulanak/



Euskal Herriko Klimak

3 elementu nagusik dute eragina Euskal Herriko kliman:
· Itsasoaren hurbiltasun/urruntasuna
· Erliebea
· Latitudea

Itsasoaren hurbiltasun/urruntasuna

Itsasoak tenperaturei dagokienez, badu ezaugarri garrantzitsu bat, bere ahalmen termoerregulatzailea. Urak inertzia termiko handiagoa dauka lurrak baino, hau da, urari gehiago kostatzen zaio berotzea baina baita hoztea ere. Horregatik, itsasotik gertu dauden tokietan tenperaturak ez dira izaten muturrekoak, hau da, udak zein neguak epelak direla esan daiteke. Itsasotik urrundu ahala, ahalmen termoerregulatzaile hau gutxitu egiten da, tenperaturak muturrekoagoak bihurtuz.
Gainera, Euskal Herrian eta Europako mendebaldean, itsasoaren hurbiltasunak beste faktore bat gehitzen dio ezaugarri klimatikoei: Golkoko korrontearen eragina. Itsas korronte bero hau mexikoko golkoan sortzen da eta Ozeano Atlantiko osoa zeharkatu ondoren Europa mendebaldeko kostara heltzen da. Itsas korronte honek eragin oso garrantzitsua dauka Europako mendebaldeko kliman, tenperaturak asko lehuntzen baititu. Esaterako, Euskal Herria New Yorken latitude antzekoan dagoela esan dezakegu, baina gure neguak New Yorkekoak baino epelagoak dira, itsas-korronte honi ezker
Erliebea

Erliebea ere faktore garrantzitsua da kliman. Honek, batez ere prezipitazioen banaketa baldintzatzen du. Euskal Herria, lurralde menditsua izanik faktore honek garrantzi handia du prezipitazioen banaketan. Mendi garaienak lurraldearen erdialdean daude ekialdetik mendebaldera, hau da, Euskal Herria bi zatitan banatzen du kantauri isurialdea eta mediterraniar isurialdea. Honela ipar eta ipar-mendebaldeko haizearekin prezipitazioak kantauri isurialdean ematen dira batez ere, hegoaldean aldiz eguraldi idorragoa eta epelagoa. Hego eta hego-mendebaldeko haizearekin kontrako egoera izaten dugu. Fenomeno hau Föhen efektu bezala ezagutzen da.


Latitudea

Euskal Herria, iparraldera 42º eta 43º50' artean dago, hau da zonalde epelean. Lurraren inklinazioak eta aurkitzen garen latitudeak urtaro desberdinak egotea ahalbidetzen du. Neguan, eguzki izpiak zeharka iristen dira, udan aldiz zuzenean.




http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/archive/0/06/20091018222246!Euskal_herriko_klimen_mapa.png