martes, 15 de diciembre de 2009
Sinónimos
Son MUY faciles, intentalo!
ADELANTE!
http://faculty.musowls.org/BurrM/hotpot%20match/syn3sm1.htm
Colours / Koloreak
Ingelesez koloreak ezagutzen dituzu? Ikus dezagun! Hurrengo link-a klikatu eta argazkia inprimatu, ondoren izen bakoitza margotu eta hurrengo link-arekin konparatu!! Aurrera!!
http://librosweb.es/img/css/f0303.gif
lunes, 14 de diciembre de 2009
EUSKAL HIZTEGI EZAGUNENAK!
- Euskal hiztegi modernoa.
- Euskal hiztegia
- Nire lehen hiztegia
- Mini hiztegia
- Hiztegia batua
- ….
Denetik dakigu!
Ea panpinak baina lehenago erantzuten dakizuen:
http://scratch.mit.edu/projects/Andermagis/776315
Txisteak!
Ondo pasatzeko garaia iritsi da, horretarako hona hemen ondo pasatzeko euskarazko txiste labur batzuk:
Gizon bat txori dendara sartu zen eta loro elebiduna eskatu zuen. Dendariak hanka bakoitzean soka bana zuen bat erakutsi zion.
| Aizu, eta bietatik batera tira egiten badiot? –galdetu zion bezeroak.
|
| |
Maisuak Jaimitori galdetu dio:
| Bi emakume elkartu dira, eta batak besteari esan dio
|
Gizon bat farmazia batera sartu da eta galdetu du:
| Lelo bat izozki denda batean sartu da eta esan dio izozkigileari:
Zer zaporezkoa?
|
Indio bat tabernan sartu da, eta esan dio tabernariari:
| Whisky gogorra eman, bestela indioak ez ordaindu.
|
Gizon bat medikuarengana joan zen eta esan zion:
| Hori larria da. Ebakuntza behar duzu.
|
Arte
Jarrian zenbat artelan egiteko aukera eskainiko dizuegu, horretarako honako web orri hau azter ezazue mota guztietako eskulanak egiten ikasteko:
http://www.eitb.com/betizu/bz/eskulanak/
Euskal Herriko Klimak
· Itsasoaren hurbiltasun/urruntasuna
· Erliebea
· Latitudea
Itsasoaren hurbiltasun/urruntasuna
Itsasoak tenperaturei dagokienez, badu ezaugarri garrantzitsu bat, bere ahalmen termoerregulatzailea. Urak inertzia termiko handiagoa dauka lurrak baino, hau da, urari gehiago kostatzen zaio berotzea baina baita hoztea ere. Horregatik, itsasotik gertu dauden tokietan tenperaturak ez dira izaten muturrekoak, hau da, udak zein neguak epelak direla esan daiteke. Itsasotik urrundu ahala, ahalmen termoerregulatzaile hau gutxitu egiten da, tenperaturak muturrekoagoak bihurtuz.
Gainera, Euskal Herrian eta Europako mendebaldean, itsasoaren hurbiltasunak beste faktore bat gehitzen dio ezaugarri klimatikoei: Golkoko korrontearen eragina. Itsas korronte bero hau mexikoko golkoan sortzen da eta Ozeano Atlantiko osoa zeharkatu ondoren Europa mendebaldeko kostara heltzen da. Itsas korronte honek eragin oso garrantzitsua dauka Europako mendebaldeko kliman, tenperaturak asko lehuntzen baititu. Esaterako, Euskal Herria New Yorken latitude antzekoan dagoela esan dezakegu, baina gure neguak New Yorkekoak baino epelagoak dira, itsas-korronte honi ezker
Erliebea
Erliebea ere faktore garrantzitsua da kliman. Honek, batez ere prezipitazioen banaketa baldintzatzen du. Euskal Herria, lurralde menditsua izanik faktore honek garrantzi handia du prezipitazioen banaketan. Mendi garaienak lurraldearen erdialdean daude ekialdetik mendebaldera, hau da, Euskal Herria bi zatitan banatzen du kantauri isurialdea eta mediterraniar isurialdea. Honela ipar eta ipar-mendebaldeko haizearekin prezipitazioak kantauri isurialdean ematen dira batez ere, hegoaldean aldiz eguraldi idorragoa eta epelagoa. Hego eta hego-mendebaldeko haizearekin kontrako egoera izaten dugu. Fenomeno hau Föhen efektu bezala ezagutzen da.
Latitudea
Euskal Herria, iparraldera 42º eta 43º50' artean dago, hau da zonalde epelean. Lurraren inklinazioak eta aurkitzen garen latitudeak urtaro desberdinak egotea ahalbidetzen du. Neguan, eguzki izpiak zeharka iristen dira, udan aldiz zuzenean.
http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/archive/0/06/20091018222246!Euskal_herriko_klimen_mapa.png
Euskal Herriko Ibaiak
Ebro da Euskal Herria zeharkatzen duten ibaien artean luzeena (
Euskal Herriko kostaldean ura isurtzen duten ibaietatik Aturri da luzeena eta uremari handiena duena. Tourmalet inguruan jaiotzen denetik Baionan itsasoratu arte, 335 kilometro inguru zeharkatzen ditu, azken 30ak euskal lurretatik. Bide luze horretan, Pirinioetan jaiotako hainbat ibai eta errekaren emaria jasotzen du (Biduze, Errobi, Aran ibaia...). Aturrik bezala, beste euskal ibai askok ere Bizkaiko Golkoan isurtzen dituzte euren urak: Nerbioik, Bidasoak, Oriak, Debak, Urolak, Urumeak... Nerbioi ibaia da, hain zuzen ere, Bizkaiko golkoan ura isurtzen duten ibaien artean Euskal Herriko lurraldeetan ibilbiderik luzeena egiten duena (
Link- a klikatu eta saiatu dauden ibai garrantzitsuenei izena jartzen!!
http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/2/25/Eh3ibaiak_laranja.png
Hurrengo link-an ibaien izenak dituzu, konparatu zuk jarritako izenekin!! Ondo jarri dituzu? Ziur baietz!!
http://irudiak.argazkiak.org/c2f059671decda1b3ded71f09113df01_c.jpg
miércoles, 9 de diciembre de 2009
Euri Azidoa:
Euri azidoaren azalpena ere garrantzitsua dela kontuan hartu dugu, eta hona hemen bere azalpena eta honen bideoa ere:
Euri azidoa, poluzioak eragindako euri mota izango da. Zentral termikoek eta ibilgailuei esker sortutako euri mota izango da batez ere. Hauek erregai fosilak sortzen dituztenean, tximinietatik edo ihes tutuetatik, besteak beste, sufre oxidoa eta nitrogeno oxidoa jaurtitzen dute atmosferara. Hauek euri tantekin, zein lurrinarekin elkartzen dira eta azidoak sortzen dituzte. Honen ondorioz, euri azidoak sortzen dira.
Euri azidoa hobeto ulertzeko asmotan hona hemen honako bideo mota bat:
Uraren egoeran eta Uraren ibilbidea:
Ur-masaren parterik gehiena egoera likidoan egon ohi da. Batez ere itsaso eta ozeanoetan aurki dezakegu egoera honetan, baina baita lur-azpiko ur eta lur-azaleko uretan (ibaiak eta lakuak) ere. Egoera solidoan dagoen ura ere oso esangarria da, bi poloetan eta mendiko glaziarretan pilaturiko izotza, hain zuzen ere. Frakzio txikiena atmosferan agertzen da, egoera likidoan lainoetan moduan, edo gas egoeran ur-lurrin moduan. Atmosferako ur hau, ordea, oso garrantzitsua da hidrosferako gune ezberdineko uren trukea gertatu dadin, gordailu nagusietatik urruti dauden eskualde kontinentaletara ura iritsi dadin ahalbidetzen baitu.
Prezipitazioa
Uraren zikloa itsasoan hasten da. Eguzkiaren intsolazioaren eraginez, ozeanoen gainazaleko ura lurrundu egiten da. Atmosferak ura kondentsazio bidez (euria eta ihintza) edo alderantzizko sublimazio bidez (elurra eta izotz zuria) gal dezake. Ur-lurrinak gora egin ahala hoztu egiten da eta kondentsazio bidez lurruna ur likido bihurtzen da. Tantak elkartzean lainoak eratzen dira eta ur-partikulek pisu nahikoa hartu dutenean, erori egiten dira, prezipitazio bidez.
Euria, elurra eta txingorraren kasuan grabitatea da erorketa behartzen duena. Ihintza eta izotz zuriaren kasuan, egoera aldaketa estaltzen duten azaleraren gainean gertatzen da zuzenean.
Infiltrazioa
Lurrera erortzen den uraren zati bat izaki bizidunek erabiliko dute. Lurrera erortzen den ura lurraren gainetik higituko da ibai, laku edo itsasora iritsi arte. Errekara bildu aurretik lur-azalaren gainean bide nabaririk gabe mugitzen diren ur hauei isurketa-ur izena ematen zaie. Klima oso lehorrak ez diren inguruetan isurketa-urak dira higaduraren eta garraioaren erantzule nagusiak.
Beste zati bat lurrean barna iragaziko da eta lur-azpiko urak eratuko ditu. Lurzoruan edo elur-geruza batean gertatze den uraren goitik beherako mugimendu honek perkolazio izena hartzen du. Gainazalean mugitzen den eta infiltratzen den uraren proportzioa substratuaren iragazkortasuna, maldak eta landarediak baldintzatua izango da.
Lur-azpiko zirkulazioa
Lur-azaleko isurketa-urak moduan, grabitatearen alde gertatzen da. Bi eratako mugimendua gertatzen da. Arroka karstifikatuetan, kareharriak batez ere, zirkulazioa bertikalki gertatzen da. Bestea akuiferoetan gertatzen dena da. Ur interstiziala arroka iragazkorren poroetan sartzen da eta presioa eta kapilaritatearen eraginez grabitatearen kontra egin dezake.
Lurrinketa
Lehenago edo beranduago lur-azalera eroritako ur hau lurrundu eta atmosferara itzuliko da lurrinketa edo transpirazio bidez. Lurrinketa hau lurrazaletik edo itsasoen gainazaletik gerta daiteke lurrinketa bidez, glaziarretatik sublimazio bidez edo izaki bizidunetatik ebapotranspirazio bidez.
Lurrintzean, urak disolbaturik dituen edukiak atzean lagatzen ditu, gatz mineralak edota konposatu kutsakorrak, esate baterako. Ondorioz, atmosferatik erortzen den ura egoera ia puruan erortzen da. Ia diogu, atmosferako ura bestelako gasekin elkartu baitaiteke eta euri-azidoa moduko fenomenoak sorrarazi.
Ura purifikatzen duen ziklo honen barneko beste prozesu bat landareek burutzen duten transpirazioa da. Landareen sustraiek lurzoruko ura xurgatu eta hostoetara garraiatzen dute barnean disolbaturik dituen nutrienteak erabiliz. Ur hau fotosintesian erabil daiteke baina nutrienteak kendu zaizkion soberakoa lurrundu egiten da. Atmosferara igarotzen den lurrinaren %10 era honetan gertatzen da.
Era honetan zikloa itxi egiten da. Ura etengabe mugitzen da, egoeraz aldatzen du eta berriz aurreko egoerara itzultzen da. Dinamismoa etengabea da eta egun Lurrean ezagutzen dugun bizitza, zati handi batean, ziklo honi zor diogu.
Hidrosferako urak mantuaren desgasifikazioan du jatorria. Sortu zenean, duela 4.650 milioi urte, gutxi gorabehera, ur-lurrina bazegoen Lurrean jada. Hasiera batean, etengabeko fusioan zegoen bola handi bat zen, lurrazalean ehunka sumendi aktibo zituena. Ur-lurrindun gasez kargaturiko magma lur-azaleratu egin zen sumendien erupzioen bitartez. Lurra hoztu zenean, ur-lurrina kondentsatu eta lurrazalera erori zen euri moduan, egun ezagutzen ditugun ozeanoak sortuz. Uraren zati bat mantura itzul daiteke litosferaren subdukzio-prozesuetan sedimentu ozeanikoekin batera.
Gure planetaren lurrazalaren hiru laurdenak urez estalirik daude. Ura, ezagutzen dugun konposaturik ugarienetariko bat da eta hiru egoeratan aurki dezakegu Lurrean: solido egoeran (elurra edo izotza), likido egoeran eta gas egoeran (ur-lurrina). Itsaso, ibai, hodei eta euria etengabe aldatzen dira, lurraza
leko ura lurrundu, prezipitazio moduan berriz ere lurrera erori, lurrean iragazi eta abar. Hidrosferako gune ezberdinetako uraren zirkulazio eta kontserbazioari uraren ziklo edo ziklo hidrologiko izena ematen zaio. Erreakzio kimiko gutxi gertatzen diren ziklo biogeokimiko bat da, non ura leku batetik bestera igarotzen den eta egoera fisikoa aldatzen duen.
DURANGOKO AZOKA:
Azokaren historia, katalogoa, egitaraua eta aktualitatea ezagutzeko asmotan hona hemen bere web orria: http://www.durangokoazoka.com/
WEB orria bisita ezazue eta Durangora joaten animatzen zaituztegu!!
Antolatzaileen bilduma
Hasierakoak
|
|
martes, 8 de diciembre de 2009
Esaera Zaharrak
Hona hemen Euskal herrian hain erabiliak diren hainbat esahera zahar batzuk:
1
A zer parea, karakola eta barea!
(¡Qué pareja el caracol y la babosa!)
2
Ez egin gaitzik, eta ez izan beldurrik.
(No hagas el mal y no tendrás miedo.)
3
Begietatik urruti, bihotzetik urruti.
(Lejos de los ojos, lejos del corazón.)
4
Adiskide onekin, orduak labur.
(Con buenos amigos, las horas son cortas.)
5
Guztien adiskide dena, ez da inorena.
(Quien es amigo de todos, no es amigo de nadie.)
6
Aditu nahi ez duenak, ez du esan behar.
(Quien no quiere oir, no debe decir.)
7
Aditzaile onari, hitz gutxi.
(A buen entendedor pocas palabras bastan.)
8
Egizu beti on, ez jakin arren non.
(Haz siempre el bien, aunque no sepas dónde.)
9
Gezurra esan nuen Getarian, eta ni baino lehenago zen atarian.
(Dije una mentira en Guetaria, y estaba en el portal antes que yo.)
10
Agindua zorra, esan ohi da.
(Lo prometido es deuda, se suele decir)
11
Aldi luzeak, guztia ahaztu.
(Temporadas largas hacen que todo se olvide.)
12
Gezurrak hanka motzak ditu.
(La mentira es paticoja.)
13
Alfer egon eta alfer lana egin, biak berdin
(Hacer el vago y trabajar en vano, es igual.)
14
Amen: zu hor eta ni hemen
(Amen: tú allí y yo aquí.)
15
Eroriz, eroriz, oinez ikasten da.
(Cayéndose se aprende a andar.)
16
Ardi galdua atzeman daiteke, aldi galdua berriz ez.
(La oveja perdida se puede atrapar, el tiempo perdido no se puede recuperar.)
17
Ardi txikia beti bildots!
(La oveja pequeña siempre cordero.)
18
Askoren mina, tontoen atsegina.
(Mal de muchos, consuelo de tontos.)
19
Balizko errotak, irinik ez.
(Molinos que pueden ser, no dan harina.)
20
Begiak noraino, nahia haraino.
(Donde llegan los ojos, allí llega el querer.)
21
Beste lekutan ere, zakurrak oinutsik ibiltzen dira.
(En otros lugares los perros también caminan descalzos.)
22
Bururik ez duenak, txapel beharrik ez.
(A quien no tiene cabeza, no le hace falta sombrero.)
23
Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon.
(Cuando hay se gasta, cuando no hay se está.)
24
Edozein txoriri eder bere habia.
(Para cualquier pájaro su nido es bonito.)
25
Egarri dagoenarentzat ur loirik ez.
(Para quien está sediento no hay agua sucia.)
26
Etxean ikusia, umeek ikasia.
(Lo que visto en casa es lo que los niños aprenden.)
27
Ez da ogirik neke gaberik.
(No hay pan que no requiera esfuerzo.)
28
Ez gehiegi hitz egin, ez bada nahi huts egin.
(No hables demasiado si no quieres meter la pata.)
29
Hil arteraino bizi, han arte ez izi.
(Vive hasta que te mueras, no te asustes hasta estar allí.)
30
Geroa alferraren leloa.
(El luego, el canto del vago.)
31
Gogoa den tokian, aldaparik ez.
(Cuando hay ganas no hay cuesta.)
32
Hilak lurpera, biziak mahaira.
(El muerto al hoyo y el vivo a la mesa.)
33
Arrotz-herri, otso-herri.
(Pueblo extraño, pueblo de lobos.)
34
Bihotzean dagoena, mihira irten.
(Lo que está en el corazón sale a la lengua.)
35
Beltz guztiak ez dira ikatz!
Hurrengo link-a klikatu eta hutsuneak bete!!
http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Auzoka/Auzoka69/22/auzoka69_22_denbo3.jpg